Arrate Egunaren bezperan Bertso Afaria egin zen Tiro Pitxoian …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta. Jon Mikel Mujika gai-jartzaileak porposatutako bidetik jardun zuten Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Jesus Mari Irazuk, eta gau ederra pasa ahal izan zuten bertaratu zirenek.