[BIDEOA] Eibar nola sortu zen azaltzen duen bideoa prestatu dute Armagintzaren Museoan

[BIDEOA] Eibar nola sortu zen azaltzen duen bideoa prestatu dute Armagintzaren Museoan
2021/02/05 eta kitto!
Gaur 675 urte eratu zen Eibar eta, sorrera hori nolakoa izan zen azaltzeko, Eibarko Armagintzaren Museoak bideoa egin du. Oinarri modura Javier Elorzak idatzitako Eibar: orígenes y evolución, s.XIV al s.XVI liburua eta Xabier Untzetabarrenetxearen marrazkia hartuta, Leire Kareagak prestatu ditu bideorako irudiak. Bideoa eta irudiak Museoaren harreran egongo dira ikusgai otsailean. Gainera, Armagintzaren Museoko sarrera dohainik izango da hilabete osoan zehar.