Errebal Plazia kulturarako gune berri gisa erabiltzen hasi da

Errebal Plazia kulturarako gune berri gisa erabiltzen hasi da
2021/09/13 eta kitto!
Aurreko barixakuan estreinatu zen Errebal Plazia gune berria, Markeliñe antzerki taldeak taularatu zuen “Psike” kale-antzezkizunarekin. Udalak irailerako antolatu dituen beste ikuskizun batzuk ere Errebalen eskainiko dira: barixakuan (irailaren 17an) “Gizona gurpila” kale-antzerkia aurkeztuko du Karoli konpainiak, 18:00etan; eta egun berean, baina 20:30ean, Eibarko Musika Bandak ikasturteko lehen kontzertua emango du bertan. Eta zapatuan (18an), berriz, Dantzaz konpainiak “Basoa” izeneko ikuskizuna aurkeztuko du, 20:00etan.

Ikuskizunetara sartzeko sarrerak edo gonbidapenak aurretik eskuratzeko Coliseoko lehiatilara jo daiteke (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) edo Kutxabank bidez lortzeko aukera ere badago.

Markeliñe konpainiak eskaini zuen ikuskizunean grabatutako bideoa igo dugu YouTubeko gure kanalera.