[BIDEOA] Harrera ezinhobea izan du Ustekabe Fanfarrearen “Eibarko Kantak” diskoaren aurkezpenak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOA] Harrera ezinhobea izan du Ustekabe Fanfarrearen “Eibarko Kantak” diskoaren aurkezpenak
ETA KITTO 2021, Abe 20

Erabateko arrakastarekin taularatu zuten Ustekabe Fanfarreko kideek pandemia osoan egindako lana, eguenean eta barixakuan Coliseo antzokian Eibarko Koro Gaztearekin eta herriko hainbat gazterekin elkarlanean eskaini zituzten emanaldietan.

Eibarko hamaika kantu zaharberritu eta “Eibarko Kantak” izeneko diskoan jaso ditu Ustekabe fanfarreak, “horietako batzuk estilo zeharo berrietara eramanaz”. Arragueta Kalian, Cielito, Eibarko Herria, Forjarien Kanta, Agur Esanda Banua Ni, Himno a Eibar, Eibar Tiene su Entrada, Venid al Pueblo de Eibar, Arrateko Ama, Hiru Gizon Ilustre eta Suite Eibartarra dira diskoan jaso dituzten abestiak eta, diskoaren lagungarri eta osagarri, kantu bakoitzari buruzko informazioa eta alderdi musikala jasotzen duen liburuska ere egin dute. Nahi duenak 10 eurotan eros dezake, jarraian aipatzen diren saltokietan: Ametsa, Zai-zoi, Guridi eta Amesti tabernetan, Corral arropa-dendan, Helmet House-n eta Arriola kioskoan (Untzagan eta Urkizun).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »