'Kantu berri bat gara' Eibarren
2024/01/16
17:06
eta kitto!
Coliseo antzokiko jarleku guztiak bete zituen Jon Maiak, Kantu berri bat gara ikuskizunaren aurkezpenean. Bertsolari eta idazleak Gorka Hermosa, Pello Ramirez, Nacho Soto eta Nerea Quincoces musikoen laguntza izan zuen taula gainean eta, horrez gain, herriko hainbat kide gonbidatu zituen: Maier Fernandez, Jone Amuategi, Idoia Lahidalga eta Jone Lahidalga (Kezka Dantza Taldea), Aitor Gorosabel (Su Ta Gar) eta Neama Fawzy El Sajied, Mohamed Fadel eta Glenda Juarez (Ongietorri eta Berbetaneko partaideak). …eta kitto! Euskara Elkarteak eta Eibarko Udalak antolatu zuten saioa.