Bihar arratsaldean zabalduko dute “Komunikatu saltzeko” izenburuko erakusketa Armagintzaren Museoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar arratsaldean zabalduko dute “Komunikatu saltzeko” izenburuko erakusketa Armagintzaren Museoan
ETA KITTO 2021, Urr 07

Eibarko produktu eta industrietan egin den diseinu grafikoaren eta publizitatearen arte aplikatuari buruzko erakusketa erakutsiko du Armagintzaren Museoak bihartik hasi eta azaroaren 21era bitartean: kartelak, katalogoak, publizitatea… Antolatzaileen berbetan, “horiek guztiak gure ondare industrialaren lekukotasunak dira. Argazkigintza komertziala oraindik hain garatua ez zegoenean, artistak arduratzen ziren fabriken irudi komertziala sortzeaz, garaiko gizartearen moda eta gustu estetikoak industriara eramanez. Txiki, Anibal Tejada, Luis Marcano, Hermes, Valverde eta beste askok beraien aztarna utzi zuten Eibarko industriak ekoizten zituen produktuak iragartzeko lanetan”.  Komunikatu saltzeko: imajinatu, komunikatu eta saldu izenburuko erakusketaren inaugurazioa bihar 19:00etan izango da eta erakusketa martitzenetik domekara zabalduko dute, 18:30etik 20:30era.

Tailerra azaroaren 6an

Bestalde, erakusketaren harira, publizitate-diseinuko tailerra egingo da azaroaren 6an, 10:30ean. Hiru orduko tailerra izango da, elebiduna, eta parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago 943 70 84 46 telefono zenbakian edo museoa@eibar.eus helbidera idatzita.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »