Bihar hasiko da ikasturtea “Idazlearekin Harixa Emoten” klubean Miren Gorrotxategi idazlearekin

Bihar hasiko da ikasturtea “Idazlearekin Harixa Emoten” klubean Miren Gorrotxategi idazlearekin
2021/10/04 eta kitto!
“Idazlearekin Harixa Emoten” klubeko lehen saioa Miren Gorrotxategiren “Sotoan gordeak” liburuari eskainiko diote bihar, asteartea, eta bertan izango da idazlea.

“Idazlearekin Harixa Emoten” euskerazko irakurketa taldea Juan San Martin udal liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen dute eta parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea zabalik egongo da hilabete honetan zehar. Hilean behin (martitzenetan, 19:00etan) Portalean egiten diren saioetan idazleek parte hartzen dute eta, bihar hasiko den ikasturtean ere Antxon Narbaizaren laguntza izango dute. Izen-ematea liburutegian edo e-mailez egin daiteke.