Biharko sari-banaketa ekitaldiak itxiko du Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdia

Biharko sari-banaketa ekitaldiak itxiko du Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdia
2021/11/12 eta kitto!




Astelehenaz geroztik, egunero eskaini dituzte Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdira aurkeztutako film laburrak, 52 lan guztira, eta gaur izango da azken proiekzio eguna, Coliseoan. 20:00etatik 21:30era ikusi ahal izango dira laburmetraiak, tartean Juanma Cano eibartarrak Jairo Berbel elgoibartarrarekin batera sortutako “Miscere” izenburukoa. Plano Corto elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako jaialdia bihar arratsaldean, 19:30ean hasita agurtuko dute, irabazleei sariak banatuta.

[video width="640" height="360" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/11/VID-20211112-WA0000.mp4"][/video]