Bihartik aurrera Eibarren egongo dira UEUren Udako Ikastaroak

Bihartik aurrera Eibarren egongo dira UEUren Udako Ikastaroak
ETA KITTO 2021, Eka 30

UEUk Udako Ikastaroen 49. edizioa martxan dago eta guztira 23 jarduera, 18 ikastaro eta 5 jardunaldi eskainiko ditu Udako Euskal Unibertsitateak, horietako batzuk Eibarren, UEUren egoitza nagusia den Markeskua jauregian. Hain zuzen ere, bihartik aurrera Eibarren egingo dira hainbat ikastaro, Iruñeko egonaldiaren ondoren. Uztailaren 1etik 6ra bitartean, hauek dira Markeskuan eskainiko dituztenak:

Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan. Uztailak 1

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura: Euskal autoritateak finkatze bidean. Uztailak 1

Eduki Interaktiboa sortu H5P erabiliz. Uztailak 1

Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa: Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan. Uztailak 2

Kannabisa: kearen atzean ezkutatzen dena. Uztailak 5

Filosofiatik ezabatutako emakumeak. Uztailak 6

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »