BOJ enpresari buruzko aldi baterako erakusketa zabaldu dute museoan

BOJ enpresari buruzko aldi baterako erakusketa zabaldu dute museoan
2015/11/12 eta kitto!
BOJ Olañeta SL enpresa eibartarra sortu zela 110 urte bete dira eta, horren aitzakiarekin, "1905 BOJ 2015" erakusketa prestatu dute Armagintzaren Museoan (Portaleko 5. solairuan). Gaur (eguena 12) zabaldu duten erakusketan 110 urte hauetan egindako lanak ipini dituzte ikusgai, "lantegiaren hastepenetatik hasi -dominen estanpatua, plaka esmaltatuak, sarrailak, giltzarrapoak- eta enpresa ezagunago egin duten bestelako produktuekin jarraituta -latak irekitzekoak edota kortxoa ateratzekoak-". Hilaren 29ra arte martxan egongo den erakusketarekin enpresa sortu zuten Manuel Barrenetxea, Bernardo Olañeta eta Vicente Juaristi omendu nahi dituzte bide batez. Sarrera librea izango da museoko ohiko ordutegian, eguaztenetik zapatura 16:00etatik 20:00etara eta domeketan 10:00etatik 13:00etara.