‘Braulio’ eta ‘Inoren ero ni’ taldeen kontzertua egongo da zapatuan

‘Braulio’ eta ‘Inoren ero ni’ taldeen kontzertua egongo da zapatuan
2021/06/28 eta kitto!
Braulio’ musika-talde eibartarra (Kepa Arakistain, gitarra eta ahotsa; Alex Ariznabarreta, baxua eta koroak; Ruben Bernedo, bateria eta koroak) Andoaingo ‘Inoren ero ni’ taldearekin arituko da zapatuan, 20:00etan, Txaltxa Zelaian.

‘Braulio’ taldeak martxoan grabatu zuen diskoa eta eurekin egon gara berriki. Egiten duten musikari etiketarik ipintzea gustatzen ez bazaie ere, psikodelia pixka batekin nahastutako rock-and-roll ero eta gordina egiten dutela dio.