Aire libreko zinema eskainiko da Untzaga plazan abuztuan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Aire libreko zinema eskainiko da Untzaga plazan abuztuan
ETA KITTO 2023, Uzt 19

Aire libreko zinema Untzaga plazara itzuliko da aurtengo udan ere. Lau proiekzioak abuztuko ostegunetan izango dira, 22:00etan.

 Egitaraua abuztuaren 3an irekiko da, “Tadeo Jones 3 La tabla esmeralda” filmarekin. Ondoren, hilaren 10ean, “DC Supermaskoten liga” filma ikusteko aukera izango da, euskaraz. Hilaren 17an, “Top Gun. Maverick” eskainiko dute, eta hilaren 24an beste film bat proiektatuko da euskaraz: ‘Harry Potter eta sorgin harria’.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »