Buruko osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko antzezlana izango da Eibarren ostegunean

0    Gizartea, Kultura 
Ana
Buruko osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko antzezlana izango da Eibarren ostegunean
2018, Eka 18

Ekainaren 21ean, osteguna, buruko osasun arazoa dutenenen gizarteratzea bultzatzeko antzezlana ikusteko aukera izango dugu Eibarren. Antzezlanaren izena ‘Todos contamos, todos actuamos’  da eta 19:00etan hasiko da Portalea kultur etxean. Agifesek La Rueda konpainiarekin elkarlanean antolaturiko ekimena antzerki sozialean oinarritua dago eta publikoa sentsibilizatzea du helburu, parte-hartzea sustatuz. Doako ekitaldia izango da.

AGIFES, buru nahasmena duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea 1985. urtean sortu zen. Elkartearen bidez, buru nahasmena duten pertsonei eta haien familiei laguntza gune bat eskaini nahi zaie, egungo arazo sozial eta sanitarioari erantzuteko. Euren eginkizuna da Gipuzkoako gizartean buru osasuna hobetu eta buru nahasmenen normalizazioa lortzeko lan egitea, eta baita kaltetu nagusien beharrei erantzutea eta haien bizi baldintzak hobetzea.  Eibarren Urkizu pasealekuan daude, (Urkizu 9, behea) eta harremanetarako telefonoa 943 474337 da.
 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »