Burundako Hiztegia kaleratu du Koldo Zuazok

Burundako Hiztegia kaleratu du Koldo Zuazok
2022/06/21 eta kitto!
Koldo Zuazok Burundako Hiztegia izeneko liburua kaleratu du. Hizkuntzalari eibartarra beste zenbait alderditan ibili da hiztegiak osatzen eta, horrela, Deba ibarretik Euskararen Herrira (Badihardugu: 2002); Arabako euskara (Elkar: 2012); Mailopeko euskara (UPV/EHU: 2013); Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara (UPV/EHU: 2016); Mendebaleko euskara (Elkar: 2017); Sarako euskara (UPV/EHU: 2018) eta Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara (UPV/EHU: 2021) lanak argitaratu ditu.

Burunda eskualdea Nafarroako mendebalean dago, Arabaren eta Gipuzkoaren mugan. Sei herri dira: Ziordia, Olatzagutia (Olazti), Altsasu ‒hauxe da herri nagusia‒, Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku. Bere kokagunea dela eta, hango hizkera hiru alderdietatik elikatu da: Nafarroatik, Arabatik eta Gipuzkoatik. Badira, gainera, han sortutako hitz bereziak eta baita han gordetakoak ere. Ondare lexiko horren zati esanguratsu bat bildu da hiztegi honetan: 3.941 sarrera dakartza, 1.446 azpisarrera, 75 esamolde eta 46 esaera eta esaera zahar.

burundako hiztegia koldo zuazo