Coliseo antzokiko zine emanaldiak asteburu honetan itzuliko dira

Coliseo antzokiko zine emanaldiak asteburu honetan itzuliko dira
2022/08/30 eta kitto!
Udako oporrak amaituta, Coliseo antzokiko zine emanaldiak asteburu honetan itzuliko dira, hiru film hauen proiekzioarekin: Dios mío, ¿pero qué nos has hecho? (Philippe de Chauveron), Voy a pasármelo bien (David Serrano) eta Tadeo Jones 3. La tabla esmeralda (Enrique Gato). Ikasturte honetan ere lehengoko prezioei, proiekzio-egunei eta ordutegiei eutsiko diete, ezer aldatu barik. Jarraian ikus dezakezue emanaldien ordutegi zehatza: