‘Conociendo a Astrid’ pelikula emango dute bihar Portalean

‘Conociendo a Astrid’ pelikula emango dute bihar Portalean
2021/01/07 10:47
eta kitto!
Pagatxa emakume elkarteak antolatzen duen zine-forumak saio berria izango du bihar, 18:30ean, Portalean. Oraingoan Pernille Fischer Christensen zuzendariaren ‘Conociendo a Astrid’ (gazteleraz emango dute) pelikula eskainiko dute.

Pelikula ikusi ondoren solasaldia egingo da Izaskun Rodriguez Elkorok dinamizatuta. Saioa doakoa eta irekia izango da (aforo mugatuarekin).