Dantza ikuskizuna bonbardaketa gogoratzeko

Dantza ikuskizuna bonbardaketa gogoratzeko
2012/05/08 eta kitto!

Aukeran Dantza Konpainiak 'Gernika' izeneko dantza ikuskizuna eskainiko du Coliseoan hilaren 19an, zapatua, Eibarko Bonbardaketaren 75. urteurrenaren ekintzen barruan. Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako ekintza da eta ekimenaren aurduradunek gaur goizean egin dute aurkezpena Udaletxean.
Edu Muruamendiaraz ikuskizunaren arduradunaren berbetan, "ikuskizun minimalista da 'Gernika', bonbardaketan hildakoen bitartez kontatutako istorioa". 2009an estreinatu zen eta Euskal Herriko txoko guztietan, eta Argentina eta Uruguain egon ostean, Eibarrera iristen da emanaldia. "Benetan ohore handia da hemen aritzea", aitortu du zuzendariak.
'Gernika' ikuskizuna 23.00etan hasiko da eta bere prezioa 15 eurotakoa da. Sarrerak salgai daude Eibarko Txirrindulari Elkartearen lokalean, Pagei kalean, ast honetako eta datorreneko martitzen, eguazten eta eguenetan 19.00etatik 20.00etara, eta Colisoean aste bi hauetako barixaku eta zapatuetan.