Dantzaren Nazioarteko Egunean kate bat eraiki nahi dute KAXAk eta Kezkak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Dantzaren Nazioarteko Egunean kate bat eraiki nahi dute KAXAk eta Kezkak
ETA KITTO 2020, Api 23

Datorren eguaztenean, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta KAXAk eta Kezkak “denon artean kate bat eraikitzea” proposatzen dute. Horretarako, jendea dantza egiten 5-10 segundoko bideo bat (horizontalean) grabatzera animatu nahi du. “Animatu zaitez edozein estilo edota gorputzeko atalekin”, diote. “Garrantzitsuena ahalik eta gogo gehien jartzea da“.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Bideoak info@kaxa.eus helbidera bidali beharko dira eta jasotako bideo guztien artean estilo anitzeko dantza osatuko da. Emailez bidalitako bideoak bakarrik erabiliko dituzte eta apirilaren 27ko 23:59ak arte egongo da zabalik bideoak bidaltzeko epea.

 

KAXAren klaseak musutruk

KAXAk, bestetik, online klaseak musutruk eskainiko ditu maiatzaren 1ean, eta egitarau betea prestatu du barixaku arratsalderako:

16:30ean – Etxeko Txikientzako Mugisormen

17:30ean – Dantza – Erdi Maila

18:30ean – Hasi Dantzan – Fitness

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »