Dantzaren Nazioarteko Egunean kate bat eraiki nahi dute KAXAk eta Kezkak

Dantzaren Nazioarteko Egunean kate bat eraiki nahi dute KAXAk eta Kezkak
2020/04/23 eta kitto!
Datorren eguaztenean, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta KAXAk eta Kezkak “denon artean kate bat eraikitzea” proposatzen dute. Horretarako, jendea dantza egiten 5-10 segundoko bideo bat (horizontalean) grabatzera animatu nahi du. “Animatu zaitez edozein estilo edota gorputzeko atalekin”, diote. "Garrantzitsuena ahalik eta gogo gehien jartzea da".

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Bideoak info@kaxa.eus helbidera bidali beharko dira eta jasotako bideo guztien artean estilo anitzeko dantza osatuko da. Emailez bidalitako bideoak bakarrik erabiliko dituzte eta apirilaren 27ko 23:59ak arte egongo da zabalik bideoak bidaltzeko epea.

https://www.youtube.com/watch?v=qBlMPEVCYtc&feature=emb_logo

 

KAXAren klaseak musutruk

KAXAk, bestetik, online klaseak musutruk eskainiko ditu maiatzaren 1ean, eta egitarau betea prestatu du barixaku arratsalderako:

16:30ean - Etxeko Txikientzako Mugisormen

17:30ean - Dantza – Erdi Maila

18:30ean - Hasi Dantzan – Fitness