DAPA dokumentala egin dute Markos Gimeno Vesgaren oroimenez

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
DAPA dokumentala egin dute Markos Gimeno Vesgaren oroimenez
ETA KITTO 2020, Abe 11

Urte bi bete dira Markos Gimeno Vesga artista ermuarra hil zela eta, haren memorian, DAPA ikus-entzunezkoen sorta egin du Azpeitiko Dinamoa ekimenak. 12 minutuko dokumental hunkigarri horretan Markos bera ageri da, klip pertsonaletan zein agerpen publikoetan, baita haren gertukoak ere. Egileek azaldu dutenez, “dokumentalaren ardatza 2020 hasieran Ermuan egin zen ‘404 egun Markus barik’ erakusketa da, nolabait. Markosen senide eta lagunek haren ordenagailuan aurkitutako harribitxien sorta minimo bat baliatu zuten erakusketa hori egiteko, eta hitzezko eta irudizko artelan horien parte bat ikusten da dokumentalean. Azaleko arakatzea besterik ez da; Markosen ordenagailuko %90 dokumentatzeke dago oraindik”. Dokumentalean, besteak beste, Begoña Vesgak, Markosen amak, azken agurra emateko ekitaldian gaixotasun mentalaz eta suizidioaz esandako berba hunkigarriak bildu dituzte. Dokumentala YouTuben ikus daiteke, Dinamoa sormen gunearen eskutik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »