David Guapok #QUENONOSFRUNJANLAFIESTA II ikuskizuna eskainiko du bihar Coliseoan

David Guapok #QUENONOSFRUNJANLAFIESTA II ikuskizuna eskainiko du bihar Coliseoan
2018/11/22 eta kitto!
David Guapo bakarrizketari eta gidoilariak umorea, musika eta inprobisazioa batzen dituen #QUENONOSFRUNJANLAFIESTA II ikuskizuna eskainiko du bihar 20:30ean Coliseoan. 10 urte baino gehiagoko ibilbidea daukan artistak eguneroko gaiak landuko ditu, haurtzarotik erlijiora. Ikuskizunak hiru urte daramatza biran Espainian eta arrakasta handia lortu du kritika zein publikoaren eskutik. Sarrerek 22 euro balio dute, 15 euro Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat.

David Guapo Berto Romerorekin ‘Buenafuente’ saioan kolaboratzen hasi zen eta ‘El Hormiguero’ saioko gidoilaria izan zen. 2011an ‘El Club de la Comedia’ saioan hartu zuen parte eta ordutik bere ospea gora joan da.