‘Denborari’ abestia argitaratu du Jürgen Landak

‘Denborari’ abestia argitaratu du Jürgen Landak
2021/07/26 16:56
eta kitto!
Eibarko Koro Gazteko kide den Jürgen Landa abeslariak bakarkako ibilbidea hasi du ‘Denborari’ kantarekin. Musikari eibartarrak ‘Jür’ izenarekin eman du jakitera estreinako abestia eta plataforma digitaletan dago entzungai.

Eibarko Koro Gazteak Txaltxa Zelaian eskaini zuen azken kontzertuan Landaren abestia kantatu zuen eta, estudioko bertsioaz gain, zuzenekoa ere entzun daiteke Spotifyn.

Abeslariak esker ona erakutsi nahi izan du estreinaldi honekin eta eskertu nahi izan du June Egunerekin zuzenekoan egindako lana, Elena Martinek pianoarekin egindakoa, Idoia Lahidalgak abestiaren karatularen diseinuarekin eta Walter Tuzzeok produkzioan.



Jürgen landa denborari