DJ tailerra egingo dute abenduan zehar

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
DJ tailerra egingo dute abenduan zehar
ETA KITTO 2023, Aza 09

Udalak DJ tailerra antolatu du 18 urtetik 28 urte bitartekoentzat. DAN_TZ izango da irakaslea eta sei orduko ikastaroa izango da. Horrela, klaseak abenduaren 2an, 9an, 15ean eta 16an izango dira, 17:00etatik 18:30era, Errebal Plazako 1. solairuan.

Tailerrean parte hartzeko, Eibarren erroldatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta Eibartik kanpokoek 40 euro. Izen-ematea azaroaren 13tik 19ra egin ahal izango da esteka honen bitartez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »