Domeka arratsaldean izango da txistulari taldearen Santa Zezilia kontzertua Errebal Plazan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Domeka arratsaldean izango da txistulari taldearen Santa Zezilia kontzertua Errebal Plazan
ETA KITTO 2021, Aza 19

Usartza Txistulari Taldekoek domekan egingo dute Santa Zezilia kontzertua, 19:00etan Errebal Plazan. Txistulariekin batera Musika Eskolako txistu ikasleak, metal boskotea eta perkusioa arituko dira eta Kezkako dantzariek eta Jon Martinez abeslariak ere hartuko dute parte, honako egitarauarekin: “Santa Cecilia”, “Agurra”, “Antzineko Minuetoa”, “Ohorezko kontrapasa”, “Luzaideko dantzak”, “Txalo polka”, “Habanera del Guria”, “El puente sobre el río Kwai”, “Negua joan da ta”, “Arrate” eta “Lizarra”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »