Donostiko Helduen Hitza antzerki taldeak “Estoy bien” taularatuko du etzi Coliseon

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Donostiko Helduen Hitza antzerki taldeak “Estoy bien” taularatuko du etzi Coliseon
ETA KITTO 2023, Urr 24

Eguenean, urriaren 26an, “Estoy bien” izenburuko antzezlana eskainiko du Donostiko Helduen Hitza antzerki taldeak, Coliseo antzokian, 19:00etan. Cristina Torresek zuzendutako lan honetan parte hartzen duten 22 aktoreek ikusleen bihotzera iristeko erronkari aurre egin beharko diote, egoera latzak, umorea, dinamismoa eta, batez ere, komedia uztartzen dituen lan honetan. Ikasten Debabarreneko Esperientzia Eskolako Ikasleen Elkarteko La Novena antzerki taldearekin egindako elkartrukean antolatu da emanaldia eta sarrerak 3 euro balio du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »