“Eguen Zuri 2021” argazki erakusketa zabalduko dute Topalekuan, aurreko edizioetako argazki sarituekin

“Eguen Zuri 2021” argazki erakusketa zabalduko dute Topalekuan, aurreko edizioetako argazki sarituekin
2021/02/08 eta kitto!
Adierazpen artistikoa bultzatu eta gure kulturaren parte diren Aratosteetako oroitzapen fisikoa jaso eta zabaltzeko asmoz Arrate Kultur Elkarteak urtero antolatu izan duen Eguen Zuri argazki lehiaketak XXIV. edizioa bete behar zuen aurten, baina antolatzaileen berbetan, “indarrean dauden neurriak tartean eta bizi dugun egoera ikusita, orain arteko ereduari bere horretan eusteko baldintza nahikorik ez dagoela ondorioztatu dugu eta bide berriak jarriko ditugu martxan, aipatutako helburu horiek betetzeko”. Gauzak horrela, datozen asteotan argazki lehiaketa berri baterako deialdia egingo dutela aurreratu dute.

Bien bitartean, Eguen Zuri egunean (otsailaren 11n) “Eguen Zuri 2021” argazki erakusketa zabalduko dute Topalekuan, aurreko edizioetako argazki sarituen bildumarekin. Albistearekin batera iazko edizioko irabazlea, Jose Luis Irigoienen Eskuak izenburuko argazkia daukazue.