Egunean Behin-en 8. denboraldia datorren astelehenean hasiko da, irailaren 27an

Egunean Behin-en 8. denboraldia datorren astelehenean hasiko da, irailaren 27an
ETA KITTO 2021, Ira 23

SUSTATUk landu du artikulua eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu gure webgunera.

 

Datorren astelehenean, irailak 27, hasiko da Egunean Behin jokoaren 8. denboraldia. Aurrekoan bezala, eta Biba Egunean Behin telebistako zuzeneko finalak izan zuen arrakasta ikusita, denboraldiko babeslea EITB izango da, eta denboraldiko 11 asteak amaitzean, telebista bidezko zuzeneko beste final bat egongo da.

Hamaika astez luzatuko da denboraldia, eta ETBz gain, gainerako asteko babesleak izango dira, ElhuyarDanobatGroupBadalab (Gipuzkoako hizkuntza eta berrikuntza sozialerako laborategi berria), Cikautxo, Hizkuntza Politikarako SailburuordetzaGuukAEK (Aizu! aldizkariaren 40. urteurrenarekin lotuta), Ficoba (Irungo erakustazoka), ULMA enpresa taldea.

Aste bakoitzean babesle bakoitzak jarriko duen sariaz gain, sailkapen orokorrean geratzen diren hiru lehenek sari hauek izango dituzte: Samsung telebista adimentsua, Vivo 770 telefono aurreratu bat, eta Xiaomi Redmin Note 8; zozketaz, bi Chromecast, Internet bidezko zerbitzuak lotzeko telebistara.

Ohiko sariez gain, euskaratutako telefono mordoxka bat banatuko dituen sustapen-ekintza bat egingo da denboraldian zehar, zabalduko dituzte detaileak aurrerago.

Asteroko 60.000 lagunen partaidetza, eta telebistako zuzeneko aldibereko 20.000 jokalariena berriz lortzea dute helburu denboraldi honetan.

8. denboraldia abenduaren 12an amaituko da, eta data horretatik Gabonak bitartean, zuzeneko telebistako final hori egingo da. Uztailean egin zenaren antzekoa izan liteke, baina detaileak hurrengo aste hauetan finduko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »