“Eibar, euskaraz heziko duen hiria” izenburuko jardunaldia egingo da Markeskuan azaroaren 21ean

“Eibar, euskaraz heziko duen hiria” izenburuko jardunaldia egingo da Markeskuan azaroaren 21ean
ETA KITTO 2023, Aza 07

Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Eibar, Euskaraz heziko duen hiria izenburuko jardunaldia antolatu du azaroaren 21erako. Markeskua jauregian egingo da, 09:30etik 13:30era, eta antolatzaileek esan dutenez, “hezkuntza sistema formal, informal eta ez-formalaren parte direnei, elkarteko kideei, eragile desberdinei, Eibarko Hiri Hezitzaile proiektuaren parte izan nahi duen edonori” zuzendutako ekitaldia izango da. Parte-hartzaileek, hiri hezitzailearen inguruko informazioa jasotzeaz gain, Eibarko eragile desberdinengandik hartutako informazioa partekatu eta horren inguruan hausnartu ahal izango dute, besteak beste.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »