‘Eibarko emazteen aztarnak’ erakusketa Donibane Garaziko apezpikuen presondegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Eibarko emazteen aztarnak’ erakusketa Donibane Garaziko apezpikuen presondegian
ETA KITTO 2022, Mai 10

Herriko emakume artista talde batek ‘Eibarko emazteen aztarnak’ erakusketa zabaldu zuten maiatzaren 7an Donibane Garaziko apezpikuen presondegian, eta hilaren 28ra arte egongo da zabalik, Itzal Aktiboa elkartearen eskutik.

Erakusketa hau Eibarko emakumeek hiriaren garapenean eta balioen transmisioan izan zuten eragina ezagutarazteko sortu zen. Virginia Arakistain, Esther Astarloa Izarra, Marina Barrena Ortuoste, Maialen Belaustegi Lapeyra, Bakarne Elejalde, Esther Galarza, Natalie Hickey, Leire Kareaga Azkarraga, Viviane Straub, Iratxe Unanue Osoro eta Esperanza Zabala dira artista eibartarrak.

2020ko azaroan, Itzal Aktiboak 15 kideen eta kolaboratzaileen arte-obrak aurkeztu zituen, Eibarko Portalea kultur etxean. Aurten, Eibarko artistak dira Donibane Garazin aurkeztuak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »