Eibarko I. LiburuTuber lehiaketako irabazleak izendatu dituzte

Eibarko I. LiburuTuber lehiaketako irabazleak izendatu dituzte
2021/05/05 eta kitto!
Julen Blasco (Lehen irakurleak kategorian), Eider Rojano eta Aner Murillo (Irakurle aurreratuak), eta Ander Sola (Super irakurleak) izan dira Juan San Martin liburutegiak antolatutako Eibarko I. LiburuTuber lehiaketako irabazleak. Kategoria bakoitzeko irabazleak 75 euroko bonoa jasoko du Yraolagoitia liburu-dendan liburuak erosteko.

Antolatzaileek dioetenez ekimenak arrakasta izan du eta 27 ume eta gaztek hartu dute parte bertan, 23 bideo entregatuz. Parte-hartzaileek egindako liburuen gomendioen bideoak Liburutegiko YouTubeko kanalean jarri dituzte ikusgai, hori baitzen egitasmoaren helburua, ume eta gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzea.

LiburuTuber