Eibarko Juan San Martin udal liburutegiak Casino Artista Eibarrés-etik dohaintza jaso du

Eibarko Juan San Martin udal liburutegiak Casino Artista Eibarrés-etik dohaintza jaso du
2023/02/16 eta kitto!
Eibarko Juan San Martin udal liburutegiak Casino Artista Eibarrés-ek dohaintzan emandako liburu batzuk gehitu dizkio bere bildumari. Dohaintzan emandako obrek handitu egin dute Liburutegiak erreserba-funtsean duen ondare bibliografikoaren bilduma.

Obra hauetatik, bederatzi XIX. mendeko bukaeran argitaratuta daude: Modesto Lafuenteren “Historia general de España”, Montaner y Simón argitaletxeak publikatuta; Emilio Reverter Delmás-ek idatzitako “Cuba española, reseña histórica de las insurrección cubana en 1895”, Alberto Martín editoreak argitaratuta; Karl Woermann-en “Historia del arte en todos los tiempos y pueblos”, XX. mendearen hasieran Saturnino Callejak argitaratutakoa; Roque Bárciak egindako “Primer diccionario general etimológico de la lengua española”, F. Seix argitaletxeak publikatuta; Francisco J. Orellanak idatzitako “Historia del general Prim”, Centro Editorial Artístico de Miguel Seguík argitaratuta; Mekanika aplikatuari eta Industria eta Nekazaritzako Kimikari buruzko liburu teknikoak, eta Emilio de Medrano autoreak idatzitako “Geografía universal” Francisco Nacentek argitaratutakoa.

Horrez gain, dohaintzan Nobel saridunen hainbat lan daude, besteak beste, Grazia Deledda, Verner von Heidenstam, Frédéric Mistral, Wladislaw Reymont eta William Butler Yeats, guztiak Aguilarrek argitaratuak XX. mendearen lehen erdian.

Katalogo honetan, obra horien erreferentziak xehetasun handiagoz kontsulta daitezke.