Eibarko Koro Gazteak gaur Coliseoan eskainiko duen kontzertua streaming bidez jarrai daiteke, hemen: https://youtu.be/gqCJu8QPUrM
Gaurkoan, taldearen ibilbide osoaren errepasoa egingo du Eibarko Koro Gazteak. Abestiak, dantzak, antzerkia, bideoak, gonbidatu bereziak eta sorpresa asko egongo dira. Ekitaldia 20:00etan hasiko da eta …eta kitto!-ren Youtubeko kanalean jarraitu ahalko da. Modu horretan, …eta kitto!-k eta Eibarko Koro Gazteak elkarlanean, antzokian egon ezin direnei ere kontzertuaz gozatzeko aukera eskaini nahi diegu. Ondo pasa!