Eibarko Koro Gaztearen kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Koro Gaztearen kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte
ETA KITTO 2022, Mai 16

Gaur jarri dituzte salgai  Eibarko Koro Gazteak egun batzuk barru Coliseo antzokian eskainiko duen kontzerturako sarrerak.  Ikuskizuna ekainaren 2an, osteguna, izango da, 20:00etatik aurrera, eta sare sozialen bidez aurreratu dutenez kontzertu berezi horren bidez Eibarko Koro Gaztearen historia pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. “Kontakizun eta emozioz beteta egongo da, nostalgia pittin batekin apainduta… Han ikusiko dugu elkar, ezta?”, adierazi dute Koroko gazteek.

Sarrerak Coliseoko ohiko salmentaren bidez eskuratu daitezke gaurtik aurrera, baita Kutxabank bidez ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »