Eibarko Musika Bandak kalejira eta kontzertua eskainiko ditu domeka eguerdian

Eibarko Musika Bandak kalejira eta kontzertua eskainiko ditu domeka eguerdian
2021/10/01 22:02
eta kitto!




Domekan, 12:30ean hasiko da Eibarko Musika Bandaren kontzertua, Coliseo antzokian. Aurretik, ez baldin badu euririk egiten, kalejira egingo dute musikariek, 11:30ean Coliseotik irten eta Untzagaraino, berriz Coliseora bueltatzeko. Andoni Vazquezek zuzenduta, honako piezak eskainiko dituzte: “Pepita Greus” (P. Perez Chovi), “Luisa Fernanda” (F. Moreno Torroba), “Cordillera de Los Andes” (A. Malando), “Nuovo Cinema Paradiso” (E. Morricone) eta “Betikoskorri” (konp. I. Urkizu). Gonbidapenak Kutxabank-en eta Coliseoko leihatilan eskuratu daitezke.