Eibarko Musika Bandak otsailaz geroztik lehen kontzertua izango dena emango du domekan

Eibarko Musika Bandak otsailaz geroztik lehen kontzertua izango dena emango du domekan
2020/09/15 20:44
eta kitto!
COVID-19aren ondorioz otsailaz geroztik emanaldirik eskaini ez duen Eibarko Musika Bandak berriz ere jotzeko aukera izango du asteburu honetan. Pandemia hasi zenetik bere lehen kontzertua izango dena domekan egingo dute, 12:30ean Coliseo antzokian. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduko duen emanaldian honako pieza hauek joko dituzte: “Europa Mars” (Robert Allmend), “El tambor de granaderos” (Ruperto Chapi), “Oregon” (Jacob de Haan), “Montenido” (Jay Chattaway) eta “Sedona” (Steven Reineke).