Eibarko Musika Bandak rock kontzertua eskainiko du domekan

Eibarko Musika Bandak rock kontzertua eskainiko du domekan
2022/05/17 17:51
eta kitto!
Eibarko Musika Bandak rock klasikoz betetako egitaraua prestatu du domekarako. Horrela, The Doors, Eric Clapton, TOTO, Supertramp eta beste zenbait talde ezagunen abestiak joko dituzte, 12:30ean, Toribio Etxebarria kalean. Euria eginez gero, Errebal Plazara mugituko dute ikuskizuna.

Eibarko musika banda rock