Eibarko Musika Bandak urteko azken kontzertua eskainiko du domekan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarko Musika Bandak urteko azken kontzertua eskainiko du domekan
ETA KITTO 2022, Abe 15

Urteko egitarauari agur esango dio Eibarko Musika Bandak domekan, 12:30ean, Coliseo Antzokian. Andoni Vazquezek zuzentzen duen bandak bost pieza eskainiko ditu, Gabonetako kutsua izango duen emanaldian.

Ikuskizuna hasteko James L. Hosayren ‘A Celtic Christmas’ pieza joko dute, bigarrenik Johann Brahmsen ‘5. eta 6. Hungariako Dantzak’, hirugarrenik Danny Elfmanen ‘Amesgaiztoa Gabonak baino lehen’, laugarrenik John Williamsen ‘Etxean bakarrik’ eta bosgarrenik Michel Carrosen ‘Christmas dance party’.

musika banda urteko azkena

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »