Eibarko Musika Eskolako ikasleen emanaldiak izango dira aste honetan

Eibarko Musika Eskolako ikasleen emanaldiak izango dira aste honetan
2016/06/07 11:38
eta kitto!
Atzo hasi ziren Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleen emanaldiak eta gaur (ekainak 7) eta bihar (ekainak 8) ere ikasturtean zehar landutakoa ikusteko eta entzuteko aukera paregabea izango dugu. Emanaldiak 17:30ean izango dira Portaleko 3. solairuan. Barixakuan (ekainak 10), piano entzunaldia izango da leku eta ordu berean.

Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolak 7 urtetik hasi eta adin mugarik ez duen musika irakaskuntza eskaintzen du Portalean dituen lokaletan. Gaur egun 300 ikasle inguru ditu eta, musika lengoaiaz gain, era askotako instrumentuak jotzen ikas daiteke. Koroa eta instrumentuekin osatutako taldeak gustoko dituztenek ere izaten dute aukera talde horietan parte hartzeko. Izan ere,  San Juanak baino apurtxo bat lehenago, ekainaren 15ean, Musika Eskolako rock taldeen kontzertua izango da Txaltxa Zelaiko kioskoan, 18:00etan.