‘Eibartarrak Cervinon’ dokumentala emango dute bihar Coliseoan

‘Eibartarrak Cervinon’ dokumentala emango dute bihar Coliseoan
2021/01/04 eta kitto!
Martxoko Mendi Jardunaldietan egitekoa zen ‘Eibartarrak Cervinon’ dokumentalaren proiekzioa bihar eskainiko dute Deporreko Mendi Taldekoek. Coliseoan izango da, 19:00etan, sarrera librearekin (aurretik gonbidapena jaso beharko da). Egoitz Elduaienek Cervinora joan diren eibartarren istorioak batu ditu ‘Eibartarrak Cervinon’ lanean.

Horrez gain, eibartar guztiak animatu nahi dituzte mendira joatera: “Beti dago aukera bide berriak ezagutzeko eta Dabilen Gorputzari Atxekixarik Ez kamisetarekin argazkia egin eta sareetara igotzeko”.

 

*SARRERAK GONBIDAPENAREKIN

  • Coliseo antzokiko lehiatilan, astelehen eta ostiraletan (17:30 - 19:30) eta  hasi baino ordu erdi lehenago.