Ekainaren 18ra arte egongo da ikusgai Dibujo eta Zeramika udal eskoletako ikasleen erakusketa

Ekainaren 18ra arte egongo da ikusgai Dibujo eta Zeramika udal eskoletako ikasleen erakusketa
2019/06/05 eta kitto!
Aurreko asteko eguenean zabaldu zuten Dibujo eta Zeramika udal eskoletako ikasleen ikasturte amaierako erakusketa Portalean. Kurtso honetan zehar eskolako ikasleek egindako artelanekin prestatu duten erakusketan Iratxe Unanue eta Leire Kareaga Dibujo Eskolako irakasleek zuzendutako 115 ikasleren lanak, 300 marrazki eta margo inguru ikus daitezke. Irakasleen berbetan, “erakusketan parte hartu duten ikasleen artean 52 ume (8-12 urte bitartekoak) daude eta gainontzekoak 13 eta 88 urte bitarteko ikasleak dira”. Ikasturterako edukiak prestatzeko orduan, ikasle guztiak izaten dituzte kontutan eta, amaitu berri den kurtso honetan, ardatza natura hila izan da: “Hasieran arkatza, ikatza eta pastelak erabili dituzte eta, ikasturteak aurrera egin ahala, koloreak sartzen joan dira, horretarako akuarelak, akrilikoak eta olioak erabilita. Klasetik kanpora ere ibili dira, koadernoak hartuta naturari zuzenean begiratu eta marrazkiak egiten eta, horrekin animatuta edo, talde txiki batek Bergarako Laboratorium-en zientzia ilustrazioaren inguruko kurtsoa egin zuen”. Zeramika Eskolan Esther Galarzarekin klaseak hartu dituzten ikasleek ere hainbat pieza ipini dituzte ikusgai: txikienek egin dituzten figura koloretsuekin batera teknika ezberdinak erabilita sortutako ontziak ere ikus daitezke, baina bereziki ikusgarria geratu da itsasoari eskeinita prestatu duten txokoa. Erakusketa ekainaren 18ra arte zabalduko dute, astelehenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era.

https://youtu.be/9XXadJlIbZs

dibujo zeramika erakusketa00dibujo zeramika erakusketa16 dibujo zeramika erakusketa07 dibujo zeramika erakusketa03 dibujo zeramika erakusketa02