‘El perdón’ antzezlana eskainiko dute bihar Coliseoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
‘El perdón’ antzezlana eskainiko dute bihar Coliseoan
ETA KITTO 2022, Ots 10

Losdedae antzerki-taldeak ‘El perdón’ antzezlana ekarriko du bihar, 10:00etan, Coliseo antzokira. Juana Acosta eta Chevi Muraday dira ikuskizunaren aktoreak, eta azken hau arduratu da zuzendaritzaz eta koreografiaz. Sarrerak 12 euro balio ditu (8,5 euro Coliseoren Laguna txartela dutenentzat).

Zera azaltzen du ikuskizunaren sinopsiak: “Barkamena eskatzeko, besteari kalte handia egin zaiola jakin behar da. Bere lekuan jarri eta bere sentimenduetara hurbiltzeak bestearen oinazea benetan sentiaraz dezake. Gogoeta horretatik abiatuta, ikerketa-eremu batean sartuko gara, geure bizi-esperientzien bidez eta gorputza eta hitza bitarteko gisa erabiliz, adiskidetze-bidea irekiko dugu”.

el perdon 1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »