Elikagaien Bankuari laguntzeko Zuloagaren koadroekin zozketa egingo dute

Elikagaien Bankuari laguntzeko Zuloagaren koadroekin zozketa egingo dute
2021/01/12 eta kitto!
Elikagai Bankuaren lana aitortzeko eta laguntzeko asmoz, Udalak entitate horrekin hitzarmena sinatu du, abenduaz geroztik herriko 27 dendetako erakusleihoetan ikusgai dauden Zuloagaren koadroen argazki-kopia baimenduak bere esku lagatzeko, zozketa egin dezan. Koadro horiei Eibarko Liburutegian ipini duten beste margolan bat gehitu behar zaizkie. Elikagaien Bankuak euro batean ipini ditu salgai zozketarako txartelak, dendetan bertan, eta urtarrilean zehar egingo du zozketa Elikagaien Bankuak urtarrilaren 25ean eta 26an jasoko ditu koadro guztiak eta jarraian izango da zozketa. Beraz, parte hartu nahi duenak honako dendetan eskuratu dezake zozketarako txartela: Cedry, Closet, Corral, Dandara, Doroti, El Vestidor, Gratzina, Guby Hombre, Helmet House, Ikusimakusi, Irritsa, Kopiña, La Guinda, Lola’s, Lua, Muma, No Comment, Nona, Oihal, Roca, Sastreria Azpiri, Twins, Umea, Urdanibia, Vieco, Xare eta Zuri Zuri.

Bestalde, zozketatuko dituzten margolan guztien argazkiak ikusi nahi izanez gero, Ego Ibarra batzordearen web orrira, argazki-galeriara jo dezakezue.