Elkanori buruzko hitzaldia antolatu dute bihar arratsalderako Untzagako jubilatu etxekoek

Elkanori buruzko hitzaldia antolatu dute bihar arratsalderako Untzagako jubilatu etxekoek
2021/04/06 eta kitto!
Untzagako jubilatu etxeak Juan Sebastian Elkanoren lehen mundu birari buruzko hitzaldia antolatu du biharko. “La primera vuelta al mundo de Elkano 5 siglos después” izenburuko hitzaldia doan izango da eta arratsaldeko 17:30etik 19:00etara arituko dira berbetan Violeta Bandres (Begi-Bistan), Rafa Zulaika (Elkano Fundazioa) eta Olga Rivera (Oniversity). Solasaldia modu telematikoan zein aurrez aurre jarraitzeko aukera egongo da: online ikusteko lotura https://meet.google.com/uic-rfue-vtx?hs=224 da eta aurrez aurre joateko, berriz, aurretik izena eman beharra dago, jubiletxeuntzaga@gmail.com helbidera idatzita, 943203320 telefono zenbakira deituta edo 645720989 zenbakira Whatsappa bidalita (aforoa mugatuta dago eta toki guztiak bete arte lagako dute izena ematen).