Eibarko Martxoaren 8ko lantaldeak (…eta kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea) aurtengo egitarauaren barruan antolatuta, eguenean (martxoak 18), 18:30ean, Erroa eta geroa dokumentalaren emanaldia eta solasaldia egingo dira Portalean, areto nagusian.
Ikus-entzunezkoak belaunaldi ezberdinak ordezkatzen dituzten emakume baserritarren testigantzak jasotzen ditu: “Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, kexak, kritikak eta bizipenak kontatzen dizkigute dokumentalak irauten dituen 30 minutuetan zehar”.
#Andretxea#baserria#baserritar#eibarkoudala#emakume#m8#martxoak8arratekulturdokumentalaerroaetageroa
Gaiarekin zerikusia duten albisteak