Emakume baserritarren lekukotasunak biltzen dituen "Erroa eta geroa" dokumentala emango dute eguenean

Emakume baserritarren lekukotasunak biltzen dituen "Erroa eta geroa" dokumentala emango dute eguenean
2021/03/16 eta kitto!
Eibarko Martxoaren 8ko lantaldeak (…eta kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea) aurtengo egitarauaren barruan antolatuta, eguenean (martxoak 18), 18:30ean, Erroa eta geroa dokumentalaren emanaldia eta solasaldia egingo dira Portalean, areto nagusian.

Ikus-entzunezkoak belaunaldi ezberdinak ordezkatzen dituzten emakume baserritarren testigantzak jasotzen ditu: “Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, kexak, kritikak eta bizipenak kontatzen dizkigute dokumentalak irauten dituen 30 minutuetan zehar”.