Enrique Agote eibartarraren bi argazki aukeratu dituzte "Home is..." konfinamenduari buruzko argazki-libururako

Enrique Agote eibartarraren bi argazki aukeratu dituzte "Home is..." konfinamenduari buruzko argazki-libururako
2021/01/19 eta kitto!
Enrique Agote argazkilari eibartarraren lanak aukeratu dituzte Julia Borissova argazkilari errusiarraren gidaritzapean argitaratutako argazki-liburua osatzeko. “Home is…” (“Etxea da…”) izenburuko liburuan 2020an pandemiaren ondorioz izandako konfinamenduak bildu dituzte iruditan eta, horretarako, mundu osoko argazkilarien lanetatik 31 egilerenak, tartean eibartarraren bi argazki aukeratu dituzte. Irudiekin batera argazkilari bakoitzak bere hizkuntza erabilita mezu bat idatzi du, eskuz, pandemiak ezarritako mugen ondorioz etxearen kontzeptua nola aldatu den azaltzen, eta horiek ere bildu dituzte liburuan, testuak ingelesera itzulita. Proiektuan parte hartzeko deia Patreon plataformak zabaldu zuen eta “Home is…” liburua lotura honetan ikus daiteke osorik: https://www.patreon.com/posts/45616873.

Home_is_01t Home_is_18 tHome_is_24 t