‘Erraiak’ dokumentala emango dute bihar Portalean

‘Erraiak’ dokumentala emango dute bihar Portalean
2019/05/07 eta kitto!
Euskal Jaiko programazioa martxan da eta Portaleko areto nagusiak Ekain Martinez de Lizarduyk zuzenduriko ‘Erraiak’ dokumentala jasoko du bihar 19:00etan (3 euro). Irrintziaren inguruko gogoeta egin du Martinez de Lizarduy antropologoak eta ikerketa sakona egin du aurretik asko landu ez den gai honen inguruan. Egilearen iritziz gure irrintzia zaldiek egiten duten oihuaren imitazioa da, eta irrintzia egiten dugunean oihuak erraietara eramaten gaituela uste du.