‘Errauskine XXI Mendea’ antzezlana egongo da ikusgai zapatuan

‘Errauskine XXI Mendea’ antzezlana egongo da ikusgai zapatuan
2019/10/09 11:23
eta kitto!
Teatro de malta’ antzerki-taldeak Errauskine ipuin klasikoaren bertsio berria egin du, ‘Errauskine XXI Mendea’, eta Coliseoan egongo da ikusgai zapatuan 17:00etan. Errauskineren istorio berri honetan ipuin klasikoaren argumentu berdina mantentzen da, baina pertsonaiei genero-rolak kendu zaizkie. “Errauskinek ipuin klasikoan bizi duen egoera berdina bizi du, baina neska indartsua, ausarta eta segurua da. Printzea, berriz, mutil sentibera eta ameslaria da, eta beste batek noiz erreskatatuko duen zain dago”, Marta Torres zuzendariaren berbetan.