Esteban Oroz artistaren bigarren saioa Portaleko areto nagusian izango da bihar

Esteban Oroz artistaren bigarren saioa Portaleko areto nagusian izango da bihar
2023/01/11 eta kitto!
Benetan arrakastatsua izan zen atzo Esteban Oroz margolariak Portalean eskainitako saioa, 60 bat lagunen parte-hartzearekin. Eibarko Artisten Elkarteak antolatuta, “Así se pinta un cuadro al óleo, al aire libre” izenburuko erakustaldi praktikoa egin zuen bertako kide den artistak. Aire zabaleko pintura lehiaketetan eta erretratuak margotzen maisua den margolariak koadro bat egiterako orduan eman beharreko pausoak zeintzuk diren erakutsi zien saiora joandakoei, koadro bat margotzen zuen bitartean azalpenak emanez. Saioaren aurkezpena, bestalde, Patxi Lejardi Kultura zinegotziak, Jose Agustin Larrañaga Eibarko Artisten Elkarteko presidenteak eta bertako kidea den Santi Entrena akuarelistak egin zuten.

Bihar beste saio bat egingo du Orozek, 18:30ean Portalean, baina lehenak izandako arrakasta ikusita biharkoa areto nagusian izango da. Ekimena jende guztiari dago zabalduta eta doan da.

oroz-etakitto