Esteban Oroz Aizpun artista eibartarrak hirugarren saria eskuratu du Durango Uria-Villa de Durango lehiaketaren 23. edizioan. Guztira 52 margolan lehiatu dira eta sari-banaketa ekitaldia asteburuan izan da. Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako lehiaketako lehen saria, bestalde, Valentziako Jose Arnau Belenentzat izan da; bigarrena, Azucena Fernandez Artetxerentzat (Muskiz); eta Durangoko lan onenari saria Aratz Azpiri Maortuak jaso du.